Hera | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa eta Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | Ἥρα |
Sexua | emakumezkoa |
Bizitokia | Olympus (en) |
Baliokideak | Junon |
Domeinua | Ezkontza, Ama eta erditzea |
Familia | |
Aita | Kronos |
Ama | Rea |
Ezkontidea(k) | Zeus |
Seme-alabak | Ares, Eileithyia (en) , Hebe, Hefesto, Angelos (en) , Enio, Pasitea, Eris eta Hekate |
Anai-arrebak | Zeus, Hestia, Hades, Poseidon eta Demeter |
Greziar mitologian Hera[1] (antzinako grezieraz: Ἧρη edo Ἧρα) Zeusen arreba eta emaztea zen. Ezkontzaren jainkosa ere bazen.
Erromatar mitologian Junon zuen baliokidea. Hasieran behia eta gero pauma ikurrak zituen. Rea eta Kronos bere gurasoak ziren. Jeloskor eta mendekaria, Zeus bere senarraren aurka ez ezik, Pelias bezalako hilkorren aurka ere aritu zuen. Parisek bere gorrotoa lortu zuen, Afrodita jainkosarik ederren hautatzeagatik.