Herri Irratia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irrati-estazioa |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania eta euskara |
Jasotako sariak | Argia Sariak (2003) |
Herri Irratia (Radio Popular gaztelaniaz) Donostiatik (94.8 FM / 1224 OM) emititzen den irrati kate pribatu elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz) da, Jesusen Lagundiak sortu eta kudeatua.
1961ean abiatu zuten, eta frankismo garaian euskara erabiltzen bakarrenetarikoak izan ziren, euren izaera erlijiosoaz baliaturik. 2010eko martxoaren 25ean Noticias Taldeko irrati taldearen barnean dago, Herri Irratia-Onda Vasca katean.