Herria 2000 Eliza (aldizkaria)

Herria 2000 Eliza Euskal Herriko kristau mugimendu katoliko herritarraren inguruan 1978. urtean sortutako aldizkari elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz) zen. Izen bereko taldearekin batera sortu zuten Kristau Elkarte Herritarrak eta Euskal Herriko Apaiz Koordinakundeak.[1] Kristau ikuspuntu askatzaile batetik, Euskal Herriko eta munduko gertakari eta joeren azterketa kritikoa egiten zuen, bakea eta giza eskubideak landuz bereziki.

Aldizkaria argitaratzeaz gain, Herria 2000 Eliza taldeak beste ekimen batzuk ere egin izan zituen, hala nola, liburuak, kongresuak, foroak, jardunaldiak.[1]

Sedea Santutxuko Bilboko auzoan izan zuen eta 40 urte igarota, 2018ko udan 268. zenbakia argitaratu eta gero, desagertu zen[2].

  1. a b «Herria 2000 Eliza», Eliza Herrian webgunea.
  2. https://web.archive.org/web/20180525062221/http://www.elizaherrian.com/es/herria-2000-eliza/revista-ultimos-numeros/N267Presoeneskubideak.pdf

Herria 2000 Eliza (aldizkaria)

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne