Herritarrak - Herritarron Alderdia Ciudadanos – Partido de la Ciudadanía (C's) | |
---|---|
Idazkari nagusia | Marina Bravo |
Sorrera | 2005 |
Egoitza nagusia | Alcalá kalea, 253 Madril |
Ideologia politikoa | Espainiar nazionalismoa[1][2][3] Liberalismoa[4] |
Nazioarteko kidetza | Europarako Liberalen eta Demokraten Aliantza taldea |
Eserlekuak erakundeetan | Espainiako Diputatuen Kongresuan 0 / 350 Zinegotziak Espainian 392 / 67.152 Europar Parlamentuan 0 / 61 |
www.ciudadanos-cs.org |
Artikulu honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako. Zure esku dago artikulua hobetzea, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzu eztabaida orrian. |
Herritarrak - Herritarron Alderdia (C's)[5] (gaztelaniaz izen ofiziala, Ciudadanos - Partido de la Ciudadanía[6] eta katalanez Ciutadans - Partit de la Ciutadania) Espainiako alderdi politiko eskuindar[7][8], liberal eta espainiar nazionalista da, baita batzuentzat eskuin muturreko[9][10] alderdia ere.
Alderdi politikoa Ciutadans de Catalunya plataformaren ondorioz sortu zuen talde batek 2005eko ekainaren 7an Bartzelonan.[11] Hauek Kataluniako hainbat esparruetako nazionalismo katalanaren aurka azaldu ziren lehenetariko oinarri politiko gisa.
Alderdia Albert Riveraren lidergoaren pean iragan zuen haren lehen hamahiru urte. Urte horietan, alderdia Espainia mailan hedatu zen, hauteskunde orokorretara aurkeztuz 2008. urtean lehen aldiz, baina ordezkatzerik eskuratu gabe. Hala ere, alderdiaren une gorenena 2019ko hauteskunde orokorretan izan zen, Espainiako Diputatuen Kongresuan 57 eserleku irabaztera iritsi zenean. Baina PSOE alderdi irabazlearekin inbestidura-akordioa negoziatzeko ezintasunak gogorki kolpatu zuen alderdiaren bermea, urte bereko bigarren hauteskunde orokorretan nabaritu zena: 57 eserlekuetatik, 47 galdu zituzten. Albert Riverak kargua utzi zuen.
Riveraren dimisioaren ondoren, Inés Arrimadasek, ordura arte alderdiaren bozeramailea izana, Herritarrak-en lidergoa hartu zuen. Baina alderdiaren goraldiaren amaiera geroz eta argiagoa zen, are gehiago 2020-2023 bitartean udal-hauteskunde eta hauteskunde autonomikoetan izandako emaitza eskasak ikusirik. 2022ko abenduan, Andaluziako hauteskundeen ondoren, alderdia berrantolatu zen Arrimadasek bultzaturik, azken urte horietako emaitza eskasen ondorioz. 2024. urtera arte, zinegotzi gutxi batzuk izan ezik, alderdiak ordezkaritzarik gabe jarraitzen du.