HiTZ zentroa

HiTZ zentroa
Datuak
Motaikerkuntzarako institutua
Jarduera
Honen parteEuskal Herriko Unibertsitatea
Erabilitako hizkuntzaeuskara, gaztelania eta ingeles
Agintea
ZuzendariaEneko Agirre
Historia
Sorrera2019
webgune ofiziala

HiTZ zentroa edo Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroa EHUko ikerketa-zentroa da, Hizkuntza Teknologietan aritzen dena. Erreferentziazko zentroa da Hizkuntza Teknologietan,[1][2][3][4] eta arlo horretako ikerketa, prestakuntza, transferentzia teknologikoa eta berrikuntza sustatzea du helburu. Donostiako Informatika Fakultatean du egoitza nagusia, baina beste zentroetan ere ari da, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, besteak beste.

Zentroaren zuzendaria den Eneko Agirre ikerlariak hirutan irabazi du ikerketarako Google saria.[5][2] 2020ko maiatzean Amerikako Estatu Batuetako gobernuak bultzatutako sari bat jaso zuen, COVID-19 gaixotasunaren inguruan antolatutako Kaggle-Covid-19 txapelketan.[6][7]2021ko Espainiako Informatika Saria eman zion arloko SCIE elkarteak (Sociedad Científica Informática de España).[8][9]

Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa eta AhoLab ikerketa-taldeek osatzen dute. Ixa eta Aholab ikerketa-taldeak sortu zirenetik —1988an eta 1998an, hurrenez hurren— Hizkuntzaren Teknologien arloko traktore nagusiak izan dira Euskal Herrian. Ixa taldearen lanak idatzizko edukien tratamendua du helburu; AhoLabenak, ostera, ahozko edukiena. Bi taldeak lankidetzan ari dira 2002az geroztik.

Diziplina anitzeko taldea da, hainbat jakintza-arlo landu duten ikertzaileak dituena, besteak beste, informatikariak, hizkuntzalariak, itzultzaileak, ingeniariak, matematikariak eta soziologoak.

  1. «Eneko Agirre EHUko Informatika irakasleak Google-en ikerketa sari bat irabazi du» El Correo 2019-05-08 (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  2. a b Google-saria hirugarrenez irabazi du Eneko Agirre ixakideak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  3. Press, Europa. (2019-05-07). «EHUko Informatika irakasle batek Google erakundearen ikerketa sarietako bat lortu du» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  4. Ixa ikerketa-taldeak adimen artifiziala aplikatu du Covid-19ren aurka. eitb (Egun on Euskadi).
  5. Garate, Iban. (2020). Ixa ikerketa-taldeak adimen artifiziala aplikatu du Covid-19ren aurka. eitb (Egun on Euskadi) -.
  6. (Ingelesez) «COVID-19 Open Research Dataset Challenge (CORD-19)» kaggle.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  7. Ixa ikerketa-taldeak Estatu Batuetako gobernuak bultzatutako COVID-19 gaixotasunaren inguruan antolatutako adimen artifizialeko txapelketan saria jaso du – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  8. Espainiako Informatika-Ikerketa Sari bi Eneko Agirre eta Mikel Artetxerentzat – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).
  9. (Gaztelaniaz) Sociedad Científica Informática de España (SCIE). (2021). Otorgados los Premios de Investigación SCIE-FBBVA 2021 – SCIE. (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).

HiTZ zentroa

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne