Himenoforoa, adiera zabalean, basidiomikoto eta askomikoto onddoen fruitu gorputzaren parte den eta himenio deituriko ehun-geruza eusten duen egiturari deritzo[1]. Himenioa eratzen duten zelulak basidio bilakatzen dira basidiomikotoetan, eta asko askosporen kasuan. Meiosporoziste hauek meisporak garatuko dituzte meiosi deituriko prozesuaren bidez. Meiospora hauei basidiospora edo askospora deritze. Espeziearen arabera, himenioa osatzen duten zelula guztiak basidio edo askoetan bilakatu daitezke. Bestalde, beste espezie batzuetan, zelula batzuk egitura antzuak garatu ditzakete, eta egitura hauei zistidio (basidiomikotoetan) edo parafisi (askomikotoetan) deritze.
Formaren arabera, orriduna, poroiduna edo tubularra, hidnoidea edota leuna izan daiteke. Ezaugarri hau sailkapenerako erabilia izan da XX.mendera arte[2], baina basidiomaren forma erlazio ebolutiboarekin bat ez datorrenez, ezin dugu ahaidetasun erlazioak ezartzeko erabili.
Himenoforoaren kolorea asko aldatzen da onddoaren adinaren arabera. Hori dela eta, erreferentziazko liburuetan beti agertzen da aldaketa honen deskripzioa. Identifikazio garaian zehaztasun handiagoz ibiltzearren, espora-jalkinaren kolorea erabiltzen da[3], eta hau beti ez dator bat himenoforoaren kolorearekin.