Hiru Truku | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Euskal Herria |
Musika mota | herri-kanta |
Instrumentuak | Gitarra Trikitia Mandolina |
Urteak | 1994-2005 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Nuevos Medios (en) Metak |
Taldekideak | |
Joseba Tapia Ruper Ordorika Bixente Martinez | |
Informazio gehigarria | |
Hiru Truku, Ruper Ordorika, Joseba Tapia eta Bixente Martinezek osatzen duten euskal musika taldea da. Taldearen helburua, Euskal Herriko kantu tradizionalak berreskuratzea izan da, gehienbat britaniar folkaren moldeen arabera egokituz eta ikutu pertsonala emanez.
1994an lehen diskoa kaleratu zuten eta 1997an berriz bigarrena. Bi disko hauek, Bizkaiko folklore kantuetan oinarritzen dira.
2004an berriz, hirugarren diskoa kaleratu zuten (Nafarroako Kantu Zaharrak). Oraingo honetan, Nafarroako kantu zaharrak berreskuratu zituzten.