Hizkuntza eraiki

Hizkuntza eraikia (ingelesez: constructed language edo conlang) edo hizkuntza artifiziala (ingelesez: artificial language) artifizialki sortutako hizkuntza da. Hiru multzo handitan bana ditzakegu, funtzioaren arabera:

  • hizkuntza lagungarriak (ingelesez: auxiliary languages edo auxlangs), nazioarteko komunikazioa erraztera bideratuak,
  • hizkuntza proiektatuak (engineered languages edo engelangs), helburu esperimental, filosofiko edo logikazkoei lotuak, eta
  • hizkuntza artistikoak (artistic languages edo artlangs), zio estetikoekin abiatuak.

Kontzeptualki horrela izanda ere, kontuan hartu behar dugu sorreran hizkuntza guztiak direla artifizialak, eta urteen joan-etorrian erabiltzaileek hizkuntza natural bihurtzen dituztela.

Euskara batuaren eta hebreera modernoaren kasuak dira, nolabait: XX. mendean osagarri zaharretatik sortutako hizkuntzak dira, denborak aurrera egin ahala hizkuntza natural bihurtuak.

Gaur egun, gehien hitz egiten den hizkuntza artifiziala esperantoa da.


Hizkuntza eraiki

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne