Homero

Homero

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakὍμηρος
Jaiotzaezezaguna, K.a. IX. mendea
HerrialdeaIonian League
Talde etnikoagreziarra
Lehen hizkuntzaantzinako greziera
HeriotzaIosK.a. IX. mendea ( urte)
Familia
AmaKretheis
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, autorea eta idazlea
Lan nabarmenak
Genero artistikoaepopeia

IMDB: nm0392955 Allocine: 68960 Allmovie: p310511 TCM: 2853451 Metacritic: person/homer TV.com: people/homer IBDB: 6330
Musicbrainz: ebde00ad-8f53-48bb-a6c8-a5b0d7c01705 Discogs: 706034 Find a Grave: 104368337 Edit the value on Wikidata

Homero[1] (antzinako grezieraz: ὍμηροςHómēros; «bahitua» edo «jarraitzera behartuta dagoena»)[2] K.a. VIII. mende amaierako aedo edo olerkari bat izan zen. Garai zaharretakoek «Poeta» (antzinako grezieraz: ὁ Ποιητήςho Poiētḗs) ezizena eman zioten. Berak idatziak izango ziren mendebaldeko literaturako lehen bi lanak, Iliada eta Odisea.

Zaila da esatea Homero pertsonaia historiko bat edo eraikitako identitate bat ote den, pertsonaia kontzeptual bat, alegia, eta mendebaldeko literaturaren oinarri diren bi epopeien egilea ote den. Hortik datoz Homeroren auziari buruzko eztabaidak, nahiz eta aditu modernoen joera nagusia den asmatutako pertsonaia bat dela. Hala ere, Ioniako zenbait hiri (Kios, Esmirna edo Kolofon, besteak beste) aedoaren jaioterri aldarrikatzeko eztabaidan lehiatu ziren, eta tradizioak nortasuna eman zion, esanez behin eta berriro Homero itsua zela.

Homerok lehentasunezko leku bat dauka greziar literaturan, berak bakarrik irudikatzen baitu garai hartako genero epikoa: berari egozten zaizkio K.a. VI. mendeko Iliada eta Odisea, baita bi poema satiriko ere, Batrachomyomachia (antzinako grezieraz: Βατραχομυομαχία, «igelen eta arratoien borroka») eta le Margites (antzinako grezieraz: μάργος, «eroa»). Baita ere, Himno homerikoak ezagutzen dira, baina aditu askok zalantza egiten dute Homero ote den egilea.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Homeroren Odisea azaltzen duen bideoa.

K.a. VIII. mendean jada arkaikoa zen hizkuntza batean idazten du ―greziera joniarraren aldaera zahar batean― are eta arkaikoagoa testua behin betiko finkatu zenean, K.a. VI. mendean: hexametro daktilikoaren erabilerarekin lotzen da.

  1. Euskaltzaindia. (1997). «Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia» 76. araua.
  2. (Frantsesez) Chantraine, Pierre. (2002). Dictionnaire étymologique de la langue grecque : histoire des mots. Paris: Klincksieck, 2. bol. 797. or. ISBN 978-2252032770. OCLC .263711725.

Homero

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne