I Confess (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1953 |
Izenburua | I Confess |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa frantsesa italiera alemana |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, film dramatikoa, flashback film (en) , Zinema beltza, thrillerra eta detective film (en) |
Iraupena | 91 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Grabazio lekua(k) | Quebec Hiria, Château Frontenac eta Hollywood |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alfred Hitchcock |
Gidoigilea(k) | George Tabori William Archibald (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alfred Hitchcock |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Edizioa | Rudi Fehr (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Ted Haworth (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dimitri Tiomkin |
Argazki-zuzendaria | Robert Burks (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kanada eta Quebec Hiria |
I Confess (euskaraz: «Aitortzen Dut») 1953ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren suspensezko drama film bat da. Paul Anthelme antzerkigilearen Nos deux consciences antzezlanean oinarritua dago. Montgomery Clift, Anne Baxter, Karl Malden, Brian Aherne eta O. E. Hasse aktoreek antzeztu zuten.
1953ko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palmaren izendapena jaso zuen. Film honetan Hitchcockek bere kameo ospetsuetako bat ere egiten du, hain zuzen ere, eskailera batzuk igarotzen agertzen da. Irlandan filma denbora luzez zentsuratua egon zen, apaiz bat eta emakume baten arteko harremana agertzen baita, nahiz eta harreman hori protagonista apaiztu aurretik gertatu izan.
Filmak errudun faltsu baten istorioa kontatzen du, Hitchcock-en filmografian behin baino gehiagotan agertzen den gaia. Montgomery Clift aukeratua izan zen apaiz atsekabetuaren papera egiteko, eta bere karreraren lan onenetariko bat burutu zuen. Antzezle femeninoari dagokionez, Anita Björk aukeratua izan zen hasieran, baina gero Anne Baxter-ek ordezkatu zuen.
Aita Michael Logan-ek (Montgomery Clift) dilema latz bati aurre egin behar dio: hiltzaile bat salatu aitorpen sekretua hautsiz, edo bere gain hartu hilketa horren zama astuna. Apaizak tinko mantentzen du aitorpen sekretua, nahiz eta horrek bera hilketaren errudun nagusia bihurtu polizi-buruaren aurrean (Karl Malden).