Ilar

Ilar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaFabeae
GeneroaPisum
Espeziea Pisum sativum
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakpea (en) Itzuli
Pisum sativum
Ilar zorro bat eta ilarrak barruan

Ilarra (Pisum sativum), etxilar (Ipar.), ilar biribil (Ipar. eta Naf.) edo ilar xehe (Ipar.) izenaz ere ezaguna, Fabaceae familiako landare belarkara da. Ilarraren hazia barazki gisa jaten da.

Landare honek sistema begetatibo txikia eta ardatz-formako sustraia dauzka. Hostoak kiribiletan amaitutako foliolo-bikoteez osaturik daude. Infloreszentziak multzoka sortzen dira hostoen galtzarbeetan kokatutako brakteetan. Haziak 5-10 cm luze diren zorroetan sortzen dira. Zorro edo leka hauetako bakoitzak 4-10 ale eduki ohi ditu.

Gainerako lekaleek bezala, elikadurari dagokionez ilarrak proteina, mineral eta zuntz asko dauka. Ekologiaren aldetik, sustraietako noduluetan eduki ohi dituen bakterio nitrifikatzaileei esker, ilarrak nitrogenoa finkatzen du lurzoruan eta ezaugarri honi esker ongarri natural gisa erabil daiteke.


Ilar

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne