Imbolc | |
---|---|
Mota | jaiegun Celtic tradition (en) public holiday (en) |
Egun | first Monday in February (en) Otsailaren 1 |
Nongo eskumenen mende | Irlanda, Eskozia eta Gales |
Mitologia zelta |
---|
Imbolc egutegi zeltako lau jai garrantzitsuenetako bat da, emankortasun edo ugalkortasunaren erritualarekin zerikusia du, baina kristautasunaren inposaketarekin Santa Brigidaren Eguna bilakatu zen, gaur egun suaren jaialdia bezala ospatzen da, edota neopaganismoaren denbora gurpilen "sabat" edo zortzi jai egunetako bat bezala (lau eguzki egun eta lau ilargi egun). Eskozian Latha Fhèill Brìghde eguna bezala ere ezagun da, Irlandan berriz eta Galesen Gwyl Ffraed bezala.
Imbolc-a ohituraz otsailaren 1ekin erlazionatzen da nahiz eta jaialdi zelta urtarrilaren 31an hasi. Gaur egunez neopaganoek jaia otsailaren 1 edo 2an ospatzen dute. Zenbait neopaganok otsailaren 4 eta 5ean ematen den udako solstizioa eta udaberriko solstizioaren erdi puntuan bezala ospatzen dute.