Era berean, Kantek alemanez idatzi zuela nabarmendu behar da. Bere testuinguru historikoan kontuan hartu behar da alemana, ordurarte goiko klaseek eta gobernuek erdeinatutako hizkuntza, Frantsesaren lekua hartzera pasa zela prestigiodun hizkuntza bezala. Izan ere, adibidez, Berlingo Zientzien Akademian frantsesez edo latinez ematen ziren konferentziak. Ondoren Goethe, Schiller edo Humboldt, beste batzuen artean, hizkuntza alemana goititzen borrokatu ziren. Ordura arte barbarotzat hartutako hizkuntza alemanaren normalizazio kulturalean egin ziren ahaleginen adibide gisa Joxe Azurmendik Kant aipatzen du. Antza denez Kantek alemanezko bere kontzeptuen itzulpen latinoak eman ohi zituen parentesi artean. Kant ondoren filosofia ere hizkuntza alemanetik egin nahiko da eta filosofiaren garapena hizkuntzaren garapena izango da aldi berean.[6]
Kantek hiru galdera[7][8] filosofiko bereizten ditu bere lan nagusietan: «Zer ezagutu dezaket?» Arrazoimen hutsaren kritikan[9][10], oro har filosofiaren historiako inflexio-puntu gisa kalifikatua, non arrazoimenaren egitura bera ikertzen baitu; «Zer egin behar dut?» Arrazoimen praktikoaren kritika (etikan oinarritua) eta Ohituren metafisika (zati bat bertutearen doktrinari buruzkoa eta bestea zuzenbidearen doktrinari buruzkoa)[11], eta «Zer espero dezaket?» Juzguaren kritikan (estetikari eta teleologiari buruz ikertzen du). Hiru galdera horiek batean laburbil daitezke: «Zer da gizakia?»[12]. Halaber, Kantek proposatu zuen metafisika tradizionala epistemologiaren bidez berrinterpreta daitekeela, zeren eta arazo metafisikoei aurre egin baitiezaiekegu iturria ezagutzaren mugekin ulertzen eta erlazionatzen dugunean[13].
Kantek lan garrantzitsuak aurreratu zituen zientziaren, zuzenbidearen, epistemologiaren, moralaren, erlijioaren, politikaren eta historiaren arloetan, eta, aldi berean, enpirismoaren eta arrazionalismoaren arteko sintesia ere lortu zuen[2][3][14]. Gure ezagutza guztia esperientziarekin hasten den arren, dena ez dator esperientziatik, arrazoia garrantzi handia duela ulertuz. Kantek argudiatzen zuen biziaren esperientzia, balioak eta esanahia bera erabat subjektiboak izango zirela baldin eta arrazoimen hutsak txertatzen ez baziren, eta arrazoia esperientziari aplikatu gabe erabiltzeak ilusio teorikoetara eramango gintuzkeela ezinbestean.
Idealismo transzendentalaren doktrinan, Kantek argudiatu zuen espazioa eta denbora esperientzia oro egituratzen duten «intuizio-forma» hutsak direla, eta, beraz, nahiz eta «gauzak berez» («noumenoa») existitzen diren eta esperientziari laguntzen dioten, esperientziaren objektuez bestelakoak dira, berez («fenomenoa»)[15]. Kantek paraleloa egin zuen Kopernikoren iraultzarekin («biraketa kopernikarra») bere proposamenean: zentzumenetako objektuak gure intuizioaren forma espazial eta denborazkoetara egokitu behar dira, eta, ondorioz, zentzumenetako objektuak a priori ezagutu ditzakegu[16][17]. Kantek dio arrazoi hutsak errealitatea frogatu ezin duten baina erabilera praktikoak dituzten ideiak eratzen dituela[18].
Moralari dagokionez, Kanten etikak dio subjektu arrazional batek bete behar duen eta borondate onetik datorren lege moral bat ezartzen duela a priori, «inperatibo kategoriko» deitu zuena[16]. Bere politikaren ildo etikoak izaera liberaleko teoria errepublikanoarekin jarraitzen du, non estatuaren betebeharra bere mendekoen askatasunak bermatzea baita[19][20]. Horrekin, Kantek teorizatu zuen errepublika konstituzionalaren eta merkataritzaren garapenaren bidezko nazioarteko lankidetzak ziurta zitekeela bakea eta, agian, munduko historiaren etapa gorena izan[21]. Kantek Jainkoaren existentziaren argudioak ere kritikatu zituen, baina erlijio-balio moralak aldarrikatu zituen, erlijiosotasunaarrazionaltasunera murriztuz eta kristautasunaetikara[22]. Kanten ideia erlijiosoak eztabaidagai izaten jarraitzen dute, deismo eta teismo artean ibiliz[23].
↑Crítica de la razón pura, «Doctrina trascendental del método», cap. 2, secc. 2 (A 805 / B 833).
↑Izuzquiza Otero, Ignacio; Corellano Aznar, Luis; Frechilla García, Ana Rosa; Peña Calvo, José Vicente; Villamayor Lloro, Santiago (2008). «La Filosofía y el ser humano». En Achón, Elena; Álvarez, Gema, eds. Filosofía y ciudadanía (Manuel Andaluz edición). Madrid: Grupo Anaya Sociedad Anónima. La Filosofía. ISBN 9788466773195.
↑Iţu, Mircia (2004), Dumnezeu şi religia în concepţia lui Immanuel Kant din Religia în limitele raţiunii, en Boboc, Alexandru y Mariş, NI (editores), Studii de istoria filosofiei universale , volumen 12, Bucarest: Academia rumana
↑Allen W. Wood, Kant’s Moral Religion (La religión moral de Kant), Ithaca y Londres, Cornell University Press, 1970, página 16