Inanna | |
---|---|
Sumertar erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Ninegal (en) , Manungal (en) , Astarte, Venus (en) eta Ixtar |
Familia | |
Aita | Sin, Anu eta Q28482206 |
Ama | Ningal |
Ezkontidea(k) | Dumuzid the Shepherd (en) , Anu eta Zababa (en) |
Seme-alabak | Shara (en) |
Anai-arrebak | Utu eta Erexkigal |
Familia | ikusi
|
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Inanna[1] (sumerreraz: 𒀭𒈹) sumertar mitologian, maitasunaren, gerraren eta Uruk hiriaren jainkosa babeslea zen. Akadiarrek euren Ishtarekin parekatu zuten eta bi izen ezberdin zituen jainkosa bakarra bihurtu zuten. Bere irudikapena goialdea kurbatua zuen ihi sorta bat zen sumeriarrean artean.
Artizar planetarekin lotua, greziar mitologiako Afroditarekin eta feniziar mitologiako Astarterekin identifikatzen da. Akadiarren artean Ixtar bezala ezagutua izan zen. Sumertar mitologiaren arabera Nannarren (Sin akadieraz, Ilargiaren jainkoa) eta Ningalen (Dama Handia, ilargia) alaba zen, eta akadieraz Shamash bezala ezagutzen zen Uturen arreba bikia. Bere senar ezkontidea Dumuzi izan zen (erdijainkoa eta Urukeko heroia). Ixtar edo Inannak jainkosa amaren eredua irudikatzen dute.