Indautxu | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Posta kodea | 48010 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′38″N 2°56′27″W / 43.2606°N 2.9408°W |
Azalera | 0,97 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 26.641 (2022ko urtarrilaren 1a) |
Dentsitatea | 27.465 bizt/km² |
Indautxu Bilboko auzo bat da. Abandoko barrutian dago, seigarren barrutian, alegia. Eustaten datuen arabera 26.641 biztanle ditu eta 0,97 kilometro koadroko azalera. Santutxuren atzetik Bilboko bigarren auzorik jendetsuena da eta izaera erresidentziala du.
Dena den, dendak anitz daude: egun, elkarturik daude eta hainbat ekimen egiten dituzte Gabonetan, baita urte osoan zehar ere. Hasieran, Bilbok Abandoko elizatea anexionatutakoan, ortuak eta etxe bakan batzuk baino ez zeuden, baina urteak aurrera joan ahala, familia burges askoren bizileku bilakatu zen auzoa. Horregatik, hainbat jauregi eta etxe dotore eraiki ziren.
Nolanahi ere, zoruaren garestitzearekin batera, etxeak eraitsi eta etxebizitza bloke altuagoak eraiki ziren. Indautxun eraikitako jauregi guztiak ez ziren bota, ordea: adibidez, Urrutia eta Aureliano Valle kaleen arteko Arrospide Etxea. Auzoa, Abandokoarekin batera denda eta enpresa gehien biltzen dituen auzoetarikoa da. Zehazki 24.596 enpresak dute egoitza auzoan, hiriko enpresa guztien % 16,19.