Informazio teknologia (IT) ordenagailuen datuak edo informazioa gordetzeko, berreskuratzeko, bidaltzeko edo aldatzeko erabilera da[1], batzuetan negozioen edo beste enpresen testuinguruan. IT informazio eta komunikazio teknologiaren (IKT) azpimultzoa da[2]. Informazio teknologiako sistema (IT sistema), orokorrean, izan daiteke pertsona-talde mugatu batez bideratuta dagoen informazio, komunikazio edo, zehazki esanda, konputagailu sistema bat, hardware, software eta periferiko guztien ekipamendua daukana[3], eta IT proiektuak, normalean, sistema informatiko bat martxan jartzeari eta ezartzeari egiten dio erreferentzia[4]. IT sistemak ezinbestekoak dira datuen kudeaketa eraginkorra errazteko, komunikazio-sareak hobetzeko eta hainbat industriaren antolakuntza-prozesuei laguntzeko. IT proiektu arrakastatsuek plangintza zorrotza eta etengabeko mantentze-lanak behar dituzte funtzionalitate hoberena eta antolakuntzako helburuekin lerrokatzea bermatzeko[5].
Gizakiek, Mesopotamiako sumertarrak idazketa garatu zutenetik (K.a. 3000 urtean gutxi gorabehera), datuak gorde, bidali eta aldatu dituzte[6]. Hala ere, informazio teknologia terminoa, bere zentzu modernoan, lehen aldiz 1958an agertu zen Harvard Bussiness Review aldizkarian argitaratutako artikulu batean; Harold J. Leavitt-ek eta Thomas L. Whisler-ek adierazi zuten: «Teknologia berriak ez dauka oraindik hitz zehatz bat finkaturik; informazioaren teknologia (IT) deituko diogu»"[7]. Haien definizioak hiru kategoria ditu: prozesatze-teknikak, metodo estatistiko eta matematikoen aplikazioa erabakiak hartzeko, eta goi mailako pentsamenduaren simulazioa programa informatikoen bidez[7].
Terminoa ordenagailuen eta sare informatikoen sinonimo gisa erabili ohi da, baina informazioa banatzeko beste teknologia batzuk ere hartzen ditu barne, hala nola telebista eta telefonoak. Ekonomia baten barruan, hainbat produktu edo zerbitzu informazio teknologiarekin lotuta daude, besteak beste, ordenagailuen hardwarea, softwarea, elektronika, erdieroaleak, interneta, telekomunikazio ekipoak eta merkataritza elektronikoa[8][Oh 1].
Konputazioari laguntzeko makinak milaka urtez erabili izan dira. Antiziterako mekanismoa, K.a. lehen mendean sortua, lehen ordenagailu analogiko ezaguna da, eta lehen engranaje mekanismoa ere izan zen. Erabilitako prozesatzeko eta biltegiratzeko teknologian oinarrituta, lau garai bereizi ditzakegu IT-ren garapenean: aurre-mekanikoa (K.a. 3000-K.a. 1450), mekanikoa (1450-1840), elektromekanikoa (1840-1940) eta elektronikoa (1940-gaur egun arte)[10].
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "Oh", but no corresponding <references group="Oh"/>
tag was found