Inglourious Basterds (euskaraz Sasikume Madarikatuak) gerra zinema generoko filma bat da, halere bertan berezko gerra ekintzak agertzen ez direnez drama, zinema beltza edota Spaghetti western generoetan ere sailkatu liteke. Filma hau Quentin Tarantino zuzendariak zuzendu zuen, horretaz gain gidoia bera idatzi eta filmaketako extra modura ere parte hartu zuen. Christoph Waltz aktorearen Hans Landa naziaren antzezpen bikaina nabarmentzen da, antzezpen honegatik Canneseko Zinemaldiko 2009ko Aktore Onenaren Saria irabazi zuelarik.