Intentsitate elektriko | |
---|---|
Magnitude mota | kind of quantity (en) eta ISQ oinarriko kantitatea |
Formula | eta |
Formulako ikurra | , , , , eta |
Ohiko ikurra | , , eta |
Neurtzeko unitatea | ampere |
Dimentsioa |
Intentsitate elektrikoa material batetik denbora unitateko igarotzen den karga elektrikoa da. Material baten barnean karga elektrikoen mugimenduaren eragina da -orokorrean elektroiena-.
Intentsitate elektrikoa orokorrean ikurraz ezagutzen da; bere unitatea Nazioarteko Unitate Sisteman amperea (A) da, eta Coulomb / segundotan neurtzen da (1A=1C/1s). Intentsitatea neurtzeko erabiltzen den gailua amperemetroa da.
Korronte elektrikoak Joule efektua eragin dezake. Efektu hau bonbilletan argia sortzeko erabili daiteke, edo labe elektrikoetan beroa sortzeko, adibidez. Korronte elektrikoak gainera, karga elektrikoen mugimendua denez, eremu magnetikoa sortzen du. Hau motor elektriko, induktore eta sorgailu elektrikoetan erabiltzen da, adibidez.