Ipar uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Ruapehu |
Garaiera | 2.797 m |
Mota | uharte |
Azalera | 113.729 km² |
Eponimoa | ipar |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°S 176°E / 39°S 176°E |
UTC ordua | UTC+12:00 eta UTC+13:00 |
Honen parte da | Zeelanda Berria |
Estatua | Zeelanda Berria |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Leku geografikoa | Zeelanda Berria |
Ipar uhartea[1] (ingelesez: North Island; maorieraz: Te Ika-a-Māui) Zeelanda Berriko iparraldean dagoen uharte nagusia da.
113.729 km2-ko azalera edukita, munduko 14. uharterik handiena da. Zeelanda Berri osoko % 76a inguru bertan bizi da. Izan ere, Auckland herrialdeko hiririk handiena iparraldeko muturrean eta Wellington hiriburua hegoaldekoan uharte honetan daude.
Maorierazko hiztun gehienak uharte honetako iparralde eta ekialdeko eremuetan bizi dira, Northland eta Gisborne eskualdeetan zehazki.