Iparraldeko Italia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde geografiko |
Azalera | 120.260 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°30′N 10°30′E / 45.5°N 10.5°E |
Herrialdea | Italia |
Iparraldeko Italia (italieraz: Italia settentrionale, Nord Italia edo Nord) iparraldeko Apeninoen iparraldearen eta Alpeetako hegoaldearen artean dauden Italiako eskualdeen multzoa da. Definizio zabala da, kulturala, historikoa eta geografikoa, eta ez du inolako erabilera administratiborik.
Hauek dira eskualde horiek: Piemonte, Aostako Harana, Liguria, Lombardia, Trentino-Adige Garaia, Veneto, Friuli-Venezia-Julia eta Emilia-Romagna. Bertan 27.636.855 biztanle bizi dira,[1] hau da, Italiako biztanleriaren ia erdia, eta Barne Produktu Gordinaren %59,9 ekoizten dute.