Irlandaren Independentziako Gerra Irish War of Independence Cogadh na Saoirse | |||
---|---|---|---|
Irlandako Independentzia Gerraren oroitarri edo monumentua | |||
Data | 1919ko urtarrilaren 21a – 1921ko uztailaren 11 (halere bortizkeriak 1922ko uztaila arte iraungo zuen) | ||
Lekua | Irlanda | ||
Emaitza | Anglo-irlandar Ituna; Britainiar agintaritzaren amaiera Irlandako 32 konderrietako 26etan. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Irlandaren Independentziako Gerra (beste izen batzuk: 1922ko Anglo-Irlandar Itunaren aurkari errepublikazaleek Tan Gerra deritzote; Britainia Handian, Anglo-irlandar Gerra; Irlandan, berriz, ingelesez Irish War of Independence eta irlanderaz Cogadh na Saoirse; bere garaian the Troubles edo «Arazoak» zeritzoten, baina gero Ipar Irlandako gatazkari ezarri zaio izen hori) 1919ko urtarrilean hasi eta 1921ko uztailean bukatu zen. Batez ere Irlandan IRAk Erresuma Batuko Gobernuaren aurka antolatu eta emandako gerrilla erako gatazka armatua izan zen.
Irlandan 1919-1921 urte arteko gatazka honetan borrokatu zen IRA aipatzean IRA Zaharra (Old IRA) izendatu ohi da, honela beranduago izen berbera erabiliko zuten talde ezberdinen arteko desberdintasuna eginez.