Iron Man (euskaraz: «Burdinezko gizona») 2008ko superheroi filma da, da, Jon Favreau estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Marvel etxeko Iron Man-en komikietan oinarriturik dago. Robert Downey Jr., Terrence Howard, Jeff Bridges, Shaun Toub eta Gwyneth Paltrow izan ziren antzezle nagusiak, eta pertsonaiaren sortzaileak, Stan Leek berak, rol txiki bat izan zuen.[1] Black Sabbath taldeko Iron Man izan zen abesti nagusia.
Filmak harrera ezin hobea izan zuen. Kritika onak jasotzearekin batera, diru sarrerak ere paregabeak izan ziren.[1]Oscar Sarietarako bi izendapen jaso zituen: efektu berezi onenena eta soinu onenarena, eta BAFTA sarietarako beste bi izendapen izan zituen. Filmaren arrakastak sail zinematografikoaren jarraipena ekarri zuen: Iron Man 2 (2010) eta Iron Man 3 (2013); horretaz gain, Iron Man pertsonaia Marveleko beste film batzuetan agertu zen, hala nola, 2012ko The Avengers-en.