Isengard

Isengard (antzinako ingelesezko isengeardetik datorrena eta "burdinazko gotorlekua esan nahi duena), Eraztunen Jauna eleberrian eta Erdialdeko Lurraldean girotutako Tolkienen beste lan batzuetan agertzen den fikziozko gotorleku bat da. Mendi Lainotsuen hegoaldean dago, hauek amaitzen diren eta Isen ibaia jaiotzen den tokian, zehazki, "Aztiaren harana" bezala ezagutuko zen tokian, Saruman Zuriaren egoitza baitzen Eraztunen Jauna eleberrian kontatzen den garaian.

Isengard, Gondorreko Gizakiek eraiki zuten Isen ibaiaren pasabideak babesteko. Zirkulu gotortu batez osatua dago, erdian, Orthanc izeneko dorre bat duena, bereziki indartsua zen harkaitz batekin eraikia, non Palantirretako bat jarri zen. Gotorlekua, Sarumani eman zitzaion Gondorreko seneskala zen Beren Gondorrekoaren onespenarekin Eguzkiaren Hirugarren Aroan.

Eraztunaren Gerran, Isengardek, hamar mila Uruk-hai bidali zituen Helmeko abismora, horien artean, baleztari, pikari, ezpatari, arieteak, eta Sarumanek berak diseinatutako bi bonba ere bazeudelarik. Isengard, Entek suntsitu zuten gerra honetako guduetako batean. Orthanc dorrea, aldiz, zutik mantendu zen. Isengard suntsitu ondoren, Entek, Orthancen inguruak birpopulatu zituzten, eta dorreko giltzak, Elessar Telcontar erregeari eman zitzaizkion.


Isengard

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne