Itoizko urtegia

Artikulu hau urtegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Itoitz».
Itoizko urtegia
Motaurtegi
Bolumena418 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak42°48′40″N 1°22′06″W / 42.81103801°N 1.36833263°W / 42.81103801; -1.36833263
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Hidrografia
Betebidea
HustubideaIrati
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa

Itoizko urtegia Nafarroa Garaiko Artzibar eta Longida ibarretan, Agoiztik hurbil, Urrobi eta Irati ibaietako urak biltzeko eraiki den urtegia da. Izena bere gain hartu duen herri bati zor zaio. Luzera 125 m eta zabalera 600 m ditu. Hori dela eta, Nafarroako urtegirik handiena da. Urtegiaren ezinbesteko osagarri da ura bertatik Nafarroako Foru Erkidegoko nekazaritza lur lehorretara eramateko Nafarroako ubidea, eraikitze lanetan dena. Azken urteotan Euskal Herrian liskar gehien sortu dituen azpiegituretako bat da, ingurumenaren aldeko talde guztiak bat etorri baitira horren eragin kaltegarria eta arriskuak nabarmentzean. Aurkako ekintza ugari eragiteaz gain, prozedura judizial nahasietan korapilatu da hainbat urtez urtegiaren ingurukoa.


Itoizko urtegia

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne