Itsas maila

Itsaso Hilan dagoen jatetxe honetako kartelean adierazten da kokagune hori Itsas mailatik 394 metro beherago dagoela.

Itsas maila edo itsasoaren batez besteko maila[1] altitudea neurtzeko eta kokatzeko erreferentzia maila da, itsasoaren azaletik zut neurtua. Honen bidez koka ditzakegu altitudean herri, hiri, zein gorabehera geografikoak.

Itsasaldien gorabeherak tarteko, itsas maila ez da konstante bat eta ez da bera ere Lurreko leku guztietan, itsaso eta ozeanoen arabera. Ondorioz herrialde bakoitzean maila jakin bat jartzen da leku eta ordu jakin batean. Beraz, herrialde horretan neurtu nahi den edozein altitude maila jakin horrekiko alderatze baten ondorioz lortuko da.

  1. Geomatika eta Topografia Hiztegia. 2018. Euskalterm bidez.

Itsas maila

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne