Itsasaldi indarra edo marea indarra gorputz batek beste baten gainean eragindako indar grabitatorioaren uniformetasun ezak eragindako indarra da. Indar hauen ondorioz, indarra jasotzen duen gorputzak luzapen bat jasaten du bi gorputzen masa zentroak lotzen dituen lerroaren norabidean. Fenomeno hau agertzen da gorputz batek bestearen gainazalean eragindako indarraren diferentzialaren ondorioz, eta gizakiontzat garrantzi handikoak diren naturako gertakarien jatorria da, itsasaldiak hain zuzen ere. Itsasaldiez gain, indar hauek beste ondorio batzuk izan ditzakete sistemaren arabera: gorputzak, itsasaldi indarrak jasateko gai ez badira luzatuz apurtu daitezke, planeta batzuen eraztunen jatorria badira ere, eta zulo beltzetan, espagetizazioa izenez ezagutzen den fenomenoaren sortzaileak dira.
Zeruko mekanikaren testuinguruan itsasaldi indarra erabili ohi da bi gorputzek osatutako sistema batean hirugarren gorputz batek sortutako perturbazio indarrak sortzen dituenean. Honen adibide bat, lurra eta eguzkiak sortutako sistema da; izan ere, ilargiak perturbatiboa kontsideratu daitekeen , ekarpena sortzen du.[1]