Iturrigorri | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′35″N 2°56′57″W / 43.24306°N 2.94917°W |
Azalera | 0,18 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1.679 (2023) |
Dentsitatea | 9.328 bizt/km² |
Iturrigorri edo Peñascal, Bilboko auzoa da. Errekaldeko barrutian dago kokaturik, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 1.921 biztanle zituen 2006an eta 0,18 kilometro karratuko azalera dauka. Ibarbide estu batean dago, Errekaldeberri auzoaren mendebaldean, Arraitz mendiaren ondoan.
Ibarbidearen estutasuna dela eta, kale bakarra dago auzoan, ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen errepidea alegia. Errepide horren bi alboetan etxebizitzak daude. Etxebizitza gehienak 1950eko hamarkadatik eraiki ziren, gehienbat Bilbora zetozen etorkinak. Horregatik Espainian jaiotako biztanleria nagusi da auzoan. Etxebizitza horietaz gain, ondoko mendietan ere etxeak egin zituzten, auzoaren beheko aldetik eskaileren bidez eskuragarriak.