Ivan Basso (Gallarate, Vareseko probintzia, 1977ko azaroak 26) italiar txirrindulari ohia da.
Profesionala 1999tik, garaipen garrantzitsuak lortu ditu bere karreran zehar: 2006 eta 2010eko Italiako Giroak, Frantziako Tourrean bi aldiz podiuma zapaltzea (3. 2004ko edizioan eta 2. 2005ekoan) eta 6 etapa Giroan eta beste 1 Tourrean.
2006an, Puerto Operazioaren barnean, Guardia Zibilak Eufemiano Fuentes buru zuen doping sareko bezero bezala identifikatu zuen, número 2 eta Birillo klabezko izenpean. 2007ko maiatzean, CONIk identifikazio hori berretsi zuen, dopingagatik bi urteko zigorra ezarriz (ohikoa kasu hauetan).
Gaur egun Liquigas taldean korritzen du, UCI ProTour mailako italiar taldea.