Ixa taldea

Ixa taldea
Datuak
Motaikertaldea eta pertsona juridikoa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteEuskal Herriko Unibertsitatea eta HiTZ zentroa
Erabilitako hizkuntzaeuskara eta ingeles
Historia
Sorrera1988
webgune ofiziala
Inguma: ixa-taldea-00

Ixa taldea Euskal Herriko Unibertsitateko ikerkuntza-taldea da, 1988 urteaz geroztik hizkuntzaren prozesamenduan lan egiten duena.[1] Euskararen gaineko ikerketa aplikatua dute xede nagusi, baina beste hizkuntza batzuetan ikertzen eta produktuak garatzen ere aritzen dira.[2][3]

Taldeak sortu dituen produktu ezagunenak hauek dira: Xuxen zuzentzaile ortografikoa, Matxin itzultzaile automatikoa Opentrad plataforman integratuta dagoena, Euskal WordNet sare lexikala, ZT, EPEC eta Lexikoaren Behatokia corpusak, euskarazko testuak analizatzeko balio duen Ixakat tresna-katea, eta hainbat hizkuntzatako testuak analizatzeko balio duen Ixa-pipes tresna-katea (euskara, ingelesa, gaztelania, frantsesa, galiziera, alemana, italiera eta nederlandera).

2019an AhoLab ikerketa-taldearekin batera HiTZ ikerketa-zentroa sortu zuen.

  1. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2020). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan (Bigarren argitalpena zuzendua). Udako Euskal Unibertsitatea, 12 or. PMC 1222923008. (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  2. «Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua» web.archive.org 2010-09-23 (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
  3. (Ingelesez) FEL Conference, Ostler, Nicholas, ed. (2017). [https://ehu.worldcat.org/title/fel-xxi-communities-in-control-learning-tools-and-strategies-for-multilingual-endangered-language-communities-proceedings-of-the-21st-fel-conference-19-21-october-2017/oclc/1043375103 Language Technology for Language Communities: An Overview based on Our Experience. FEL XXI: communities in control : learning tools and strategies for multilingual endangered language communities : proceedings of the 21st FEL Conference, 19-21 October 2017. ] Foundation of ndargered Languages. ISBN 978-0-9560210-9-0. PMC 1043375103. (Noiz kontsultatua: 2021-11-03).

Ixa taldea

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne