Izozmendi

Izozmendia: uraren gaineko eta azpiko eremuak ikusten zaizkio.

Izozmendia[1] edo iceberga[2] ur gezaren izotzezko masa handi bat da, itsasoko uretan flotatzen duena. Glaziar baten ertza hautsi eta uretara erortzen denean sortzen da.

Ur aratzezko izotzaren dentsitatea 920 kg/m³ inguru izanik eta itsasoko ur gaziarena 1 025 kg/m³, izozmendi baten bolumenaren % 90 ur azpian dago: ur gaineko zatia bakarrik ikusita, oso zaila da haren ur azpiko zatiak zer itxura duen jakitea.

Izotz masa gogor-gogorra da maiz eta luze irauten du. Horregatik, ontzien metalezko kroskoak aise kalte ditzake: hondoratutako ezagunena Titanic izan zen, 1912ko apirilaren 14an 2.500 hildako eragin zituena.

  1. «izozmendi». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 16-10-2023.)
  2. «iceberg». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 16-10-2023.)

Izozmendi

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne