Izpi katodikozko hodia edo CRT (ingelesez: Cathode Ray Tube) elektroi kanoi bat edo gehiagoz osatutako balbula termoioniko bat da, eta fosforeszentzia pantaila bati zuzenduta dago irudiak ikusi ahal izateko. Katodo-izpidun hodiak elektroi sortak modulatu, azkartu eta desbideratzen ditu pantailan irudiak sortzeko. Irudi horiek onda itxura izan dezakete (osziloskopio) edo irudiak (telebista, ordenagailu pantaila), radarretako puntuak eta bestelakoak.