Jack Tripa-ateratzailea

Jack Tripa-ateratzailea

Bizitza
JaiotzaErresuma Batua, ezezaguna
HeriotzaLondres, ezezaguna ( urte)
Hobiratze lekuaLondres
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakserieko hiltzailea eta bizargina
Lantokia(k)Whitechapel

Jack Tripa-ateratzailea (ingelesez: Jack the Ripper) 1888. urtearen bigarren erdialdera Londresko Whitechapel auzo txiroan jardun zuen nortasun ezezaguneko serieko hiltzailearen[1] (edo hiltzaileen) ezizena da. Ezizena hiltzailea zela esaten zuen norbaitek Albiste Agentzia Zentralera igorritako mezu batetik hartua da, eta mezu hori gertakariak jazotzen ari ziren bitartean argitaratu zen.

Haren biktimak prostituzioa lanbidetzat zuten emakumeak izan ohi ziren. Horietako gehienak zintzurra ebakita eta sabelaldeak moztuta agertzen ziren. Garaiko ikerlarien arabera, hiru biktimaren gorpuetako barne erraien lekualdatze eta mugitzeak hiltzaileak nolabaiteko medikuntza eta kirurgia jakintzak zituela adierazten zuen.

Tripa-ateratzailearen hilketen inguruko kondaira eta istorioak nahas-mahasean ageri dira. Garaiko egunkarien berriak, esamesak, poliziaren ikerketak eta ondoren sorturiko konspirazio-teoriak, folklorea eta ikerketa historikoak ezinbestean lotu eta nahasi egin dira. Horren ondorioz, osatutako mataza askatzea zaila izan da. Hiltzaileari zegokion baieztatutako nortasun baten faltak ustezko kriminal ugariren inguruko hainbat historialari eta ikerlariren (ripperologoak; ingelesez, ripperologists) esamesak eta adierazpenak zilegitu ditu. Une hartan haren hedapena pixkanaka handituz zihoan idatzizko kazetak albistea zabaldu eta hiltzailearen nabarmentzea areagotu zuen. Hilketak egiteko era basatiarengatik, bai eta horren guztiaren arduraduna atxilotzeko poliziaren ezintasunarengatik ere, batzuetan Tripa-ateratzaileak minutu eskas batzuengatik kausitua izatea saihesten baitzuen.

  1. FBIren Jack Tripa-ateratzaileari buruzko webgunea

Jack Tripa-ateratzailea

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne