Jacques Laffitte | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1830eko azaroaren 2a - 1831ko martxoaren 13a ← Jules de Polignac - Casimir Perier →
1814ko apirilaren 6a - 1820 - Martin-Michel-Charles Gaudin (en) →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Baiona, 1767ko urriaren 24a | ||||||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||
Heriotza | Paris, 1844ko maiatzaren 26a (76 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Laffitte (en) | ||||||
Familia | |||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | |||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta bankaria | ||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Alderdi politikoa | liberalismo | ||||||
Jacques Laffitte —okzitaniera arautuan Lahita edo Lafita[1]— (Baiona, Lapurdi, 1767ko urriaren 24a - Paris, Frantzia, 1844ko maiatzaren 26a) bankaria eta politikaria izan zen.
Banka munduan igoera azkarra izan eta Frantziako Bankuaren gobernadorea bihurtu zen. Diputatu liberala, 1830eko Uztaileko Iraultzan esku hartu zuen eta frantses estatuko goreneko kargu politikoa bete zuen: Ministro Kontseiluko presidentea izan zen, hau da, lehen ministroaren edo gobernuburuaren orduko baliokidea. Luis Filipe I.arekin suertatu zen hori, bere 1. legegintzaldian. Charles Floquetekin batera kargu hau bete duen euskal herritar bakarra da.