Jacques Pinet | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Saint-Nexans, 1754ko irailaren 9a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Bergerac, 1844ko azaroaren 8a (90 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Paris |
Jacques Pinet (Saint-Nexans, 1754ko irailaren 9a - Bergerac 1844ko azaroaren 8a) frantziar politikaria izan zen.[1]
1791n diputatu hautatu zuten Dordoina ordezkatuz. Konbentzioan berriro hautatua, Luis XVI.a Frantziakoaren heriotzaren alde bozkatu zuen. Mendebaldera hasieran eta gero Akizera bidali zuten.
1793an, Konbentzio Gerra piztearekin batera, Errepublikaren Hegoaldeko Armada sortu berria heldu zen Euskal Herrira; Konbentzioaren ideologia eta armadaren ordezkari lanetan heldu ziren Pinet eta Cavaignac Baionara. Armadara nahitaez deitu zituzten Lapurdi hegoaldeko gazteak; horiek, baina, ihes egin zuten mugaz bestaldera. Konbentzioak setio egoera, Izua ezarri zuen, milaka (3.000, edo 10.000, beste iturri batzuek) lapurtar Landetara deportatuz,[2] eta bizitza publikoan euskara debekatu, le fanatisme parle basque adieraziz.