James Mason | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Neville Mason |
Jaiotza | Huddersfield, 1909ko maiatzaren 15a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Lausana, 1984ko uztailaren 27a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Vaud kantonamendua |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | John Mason |
Ama | Mabel Hattersley Gaunt |
Ezkontidea(k) | Pamela Mason (1941 - 1964) Clarissa Kaye (en) (1971 - 1984) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea Peterhouse Marlborough College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, idazlea, autobiografialaria, gidoilaria, antzerki aktorea, errealizadorea eta film-zuzendaria |
Altuera | 180 zentimetro |
Lantokia(k) | Erresuma Batua |
Jasotako sariak | |
|
James Neville Mason (Huddersfield, Yorkshire, 1909ko maiatzaren 15a - Lausana, Suitza, 1984ko uztailaren 27a) antzezle ingelesa izan zen, Erresuma Batuan eta Hollywooden lan egin zuena.
Bere herrialdeko antzerki tradizioan trebatua, ingeles mintzairako zinemak eman duen ahotsik ederrena izan dela esan ohi da. Baina bazituen bestelako dohainak. Zehatza eta zorrotza, espanturik gabea eta sentibera, ñabardura anitz eta fineko aktorea izan zen. Hollywooden egin zuen ia bere karrera osoa; askotan bigarren mailako pertsonaiak egin zituen. Izenburu gogoangarri askoren artean, Stanley Kubricken Lolita (1962) bere maisutasunaren adibide ederra da.[1]
Hiru aldiz egon zen izendatua Oscar sarietarako, eta beste hirutan Urrezko Globoetarako. 1955ean, Urrezko Globoa irabazi zuen A Star is Born filmean egindako lanagatik, eta bi aldiz jaso zuen BAFTA saria.