Jatorriaren mitoa mundu sozial zein naturalen jatorria azaltzen duen mito edo egitura sinbolikoa da.[1] Etimologia aztertzean, tradizio greko-erromatarren arabera, mythos hitzak (grezieraz: μῦθος) «kontakizun» esan nahi du eta aition-ek (grezieraz: αἴτιον) «kausa» edo «zergatia». Bi termino hauek bereziki erabiltzen dira objektu, kultura edo ohitura bat nola sortu zen azaldu nahi denean.[2]
Jatorri mito mota ezberdinak daude; horietako bat mito kosmogenikoa izanik, non munduaren sorrera azaltzen den. Badaude beste mito ugari, gertakizun naturalak eta gizarteko egiturak azaltzen dituztenak, dagoeneko finkaturiko mundu batean.