Jaun Zuria | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Sugaar |
Ama | Mundakako printzesa |
Ezkontidea(k) | Dalda Sánchez de Estunegui |
Seme-alabak | Munio Lopitz |
Jaun Zuria Bizkaiko lehen jaun mitikoa da, eta, beraz, Harotarren leinuaren konfigurazioko lehena. Kondairako gertakizunek istorioa X. mende inguruan kokatzea ahalbidetzen dute, Asturietako Erresuma ahuldu baten espantsio prozesuaren aurrean, Bizkaia eta Ourense bezalako lurraldeetan konde berriak materializatu zirenean[1]. Ahozko tradizio folklorikoan sortu zela uste bada ere, urteetan zehar hainbat bertsio argitaratu dira (hala nola, Pedro Barceloskoarena, Lope García Salazarrena…) eta hauen artean desberdintasunak agertzen direnez, ezin da ziurtazunez zehaztu oinarrizko bertsioak zer zioen[2].
Bere gaineko istorioen berri Bizkaiko hainbat elezahar eta baladetan aurki dezakegu. Balada horietako bat, Jaun Zuriano izenekoa[3], Hiru Truku musika taldeak egokitu zuen, Mendebaleko Euskal Baladak diskorako (1994).