Jesusen parabolak Nazareteko Jesusek esandako narrazio laburrak dira. Narrazio horiek hezkuntza moral eta erlijiosoa gordetzen dute, egia espiritualak dira konparazioen baitartez azaleratuak. Parabola kontakizun erlijioso laburra da, ulerterraza, eta egia espirituala ezkaintzen du.[1]
Ez dira alegiak, horietan ez baitute giza ezaugarriak dituzten animaliek parte hartzen, ezta alegoriarik ere, naturaren egitate edo behaketa sinesgarrietan oinarritzen baitira, eguneroko bizitzako elementu horietako gehienak edukita.
Parabolak Ebanjelio sinoptikoetan daude (lau ebanjelio kanonikoetatik hiru, zehazki Mateo, Marko eta Lukas), baina Ebanjelio apokrifo batzuetan ere aurki daitezke, hala nola Tomasenean eta Jakue Zuzenarenean. Espezialisten arabera Joanenean ez dago parabolik, alegoriak baizik.[2]
Jesusen parabolen helburua Jainkoaren Erreinuan sartzeko pertsona batek nola jokatu behar duen irakastea da eta, gehienbat, bere misterioak ere azaltzen dituzte.