Joan Ingalaterrakoa (Oxford, 1166ko abenduaren 24a – Newark-on-Trent, Nottinghamshire, 1216ko urriaren 19a), Joan Lurgabea[1][2] (ingelesez: John Lackland, frantsesez: Jean Sans Terre) ezizenez ezaguna, Ingalaterrako erregea eta Akitaniako dukea izan zen 1199 eta 1216 bitartean. Haren agintaldian geratu zen Lapurdi Akitaniako dukerriaren barnean, eta bera errege zelarik hornitu zen Baiona hiri-gutun berri batez (1215).