Johann Friedrich Blumenbach (1752ko maiatzaren 11 – 1840ko urtarrilaren 22a) alemaniar mediku, fisiologo eta antropologo bat izan zen, gizakia historia naturalaren ikuspegitik aztertzen lehenengoa. Anatomia konparatua erabili zuen giza arrazak sailkatzeko, guztira bost zirela erabakiz.