John Lennonen hilketa | |
---|---|
Mota | certain aspects of a person's life (en) : John Lennon erailketa |
Data | 1980ko abenduaren 8a |
Kokaleku | Dakota eraikina |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Helburu | John Lennon |
Biktima | John Lennon |
Pertsona hilak | 1 |
Pertsona zaurituak | 5 |
Arma | errebolber |
John Lennonen hilketa 1980ko abenduaren 8an gertatu zen. Mark David Chapmanek lau tiro egin zizkion New York hiriko Dakota eraikineko sarreran. Lennon Record Plant Studiotik zetorren etxera, Yoko Ono emaztearekin batera.
John Lennon britainiar rock musikari ospetsua zen, The Beatles talde arrakastatsuaren sortzaileetako bat. Ondoren, bakarlari gisa, gerraren aurkako ekintzaile sutsua izan zen.
St. Luke's-Roosevelt Hospital Center ospitalera iritsi bezain pronto, heriotza egiaztatu zuten, zauri larrien ondorioz, odolustu egin baitzen. Berehala, inguruak eta The Dakota jendez bete ziren.
1980ko abenduaren 10ean, erraustu zuten New Yorkeko Hartsdaleko Ferncliff hilerrian. Omenaldi ugari izan ziren ondoren, baina Yoko Onok hiletarik ez egitea erabaki zuen.