Jokoa aisialdirako jarduera da, banakakoa edo, sarriago, bi lagunen edo gehiagoren artekoa, aurrez finkaturiko helburu jakin bat duena, horretarako erregela edo arau ezagunak bete behar direlarik. Jokalariek arauak jarraituz helburua bete behar dute jokoa irabazteko. Maiz, herri hizkeran, eta zer esanik ez euskaraz, jokoa[1] eta jolasa[2] nahasi egiten dira, ez baitira gauza berbera duten arauen-sistema egituratua dela eta.
Joko mota ugari daude, batzuek objektu jakin batzuk erabiliz jokatzen dira (kartak, dadoak, fitxak, pilotak...), besteek ez dute deus behar. Zenbait espazio zabaletan jokatzen dira, beste batzuk espazio itxietan, baita taula batek mugaturikoetan ere. Hausnarketan oinarriturikoak badira, ekintza fisikoa behar dutenak, koordinazioan edo gaitasun sozialetan oinarriturikoak... Joko batzuek entretenimendu soila dute azken helburutzat, beste zenbait hezkuntza eta ikasketara bideratuak dira, eta badira irabazi materialak tarteko dituztenak ere.
Sailkapen asko era daitezke. Haatik, joko mota gehienak bi nagusitan bana daitezke: