Jonas Vingegaard Rasmussen —ahoskera, danieraz: [ˈjoːnæs ˈve̝ŋəˌkɒˀ ˈʁɑsmusn̩]— (Thisted, Danimarka, 1996ko abenduaren 10a) txirrindulari profesionala da. 2021eko Frantziako Tourrean bigarren sailkatu zen, 24 urterekin, eta 2022koa eta 2023koak irabazi zituen. 2023an Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen, erakustaldi handia emanda.[1]
Danimarkako iparraldean jaio zen, Hillerslev izeneko herri batean, Thisted udalerrian.