Jose Antonio Ybarra

Jose Antonio Ybarra
Bizitza
JaiotzaMuskiz1774ko maiatzaren 15a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1849ko urriaren 31 (75 urte)
Familia
AitaJosé Ybarra Ballibian
AmaMaría Asunción de los Santos Ocariz
Ezkontidea(k)Jerónima Genoveva Gutiérrez de Caviedes y de la Losa
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmerkataria eta esklabo-trafikatzailea

Jose Antonio Ybarra[1] De los Santos (Muskiz, 1774ko maiatzaren 15a - Bilbo, 1849ko urriaren 31) merkatari, enpresaburu eta industrialari bat izan zen. Bera jotzen da euskal industrializazioan protagonismo berezia izandako Ybarra leinu eraginkorraren aitagoitzat.

Muskizko Somorrostron jaio eta hazi zen, baita familiaren bertako lurrak oinordetzan eskuratu ere. Bertako meatzeetatik, Euskal Herriko eta Santanderreko azken burdinolak hornitu zituen, eta haiekin aberastu. Garraioaren bidez negozioa dibertsifikatuz, Lehen Karlistaldian areagotu egin zituen diru-sarrerak zerealen gaineko espekulazioaren bidez.

Ingalaterrara ikatz eta burdina merke saldu zituen ondoren, baita esklabo tratuan aritu ere. Merkatari-hornitzaile izatetik siderurgiara bideratu zuen bere negozioa, Bizkaiko industria kapitalaren lehen haziak jarriz; semeek jarraitu zuten aitaren ekimena. Berak eta bere semeek gutxik bezala gorpuzten dute Euskal Herrian burdinolen industria tradizionaletik industrializazio kapitalista masibora egindako trantsizioa.

  1. Ibarra da abizenaren euskara batuko idazkera (ikus Euskal Onomastikaren Datutegia), baina pertsona ospetsu horren eta haren familia abizenaren grafia oso finkatuta dago Ybarra formarekin.

Jose Antonio Ybarra

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne