Jose Joakin Mitxelena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1924ko uztailaren 20a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Oiartzun, 1988 (63/64 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Jose Joakin Mitxelena Agirrezabala (Oiartzun, 1924ko uztailaren 20a - Ib., 1988)[1][oh 1] oiartzuar bertsolaria izan zen. Aitona eta osaba bertsolariak zituen. Bere herrian aritu zen lehen aldiz 14 urte baino ez zituela Saiburu eta Telleri-Txikirekin batera. 1960ko hamarkadako Bertsolari Txapelketa Nagusietan parte hartu zuen, baita 1980an ere. Azken horretan, gaixoaldi baten erruz erretiratu behar izan zuen. Gipuzkoako txapelduna izan zen 1962an.[2]
Bertsolari gisa, jarrera oldarkorra zuen, aurkaria jokoz kanpo uzten saiatzen baitzen. Metrika luzeko bertsoak osatzeko erraztasuna zuen, batez ere agur bertsoetan.[2]
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found