Josean Bengoetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1964ko apirilaren 9a (60 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Josean Bengoetxea (Donostia, 1964ko apirilaren 9a) donostiar aktorea da.[1]
Los Angelesen, Madrilen eta Sevillan, besteak beste, interpretazio ikasketak burutu ditu. Laurogeigarren hamarraldiaren erdialdetik aurrera interpretazioko hainbat mintegitan hartu du parte. Zineman, antzerkian baita telebistako saio ugarietan ere lan egiten du.[2]
2009an Donibane Lohizuneko Zuzendari Gazteen Zinemaldiaren gizonezko aktore onenaren chistera saria lortu zuen, Ander egindako lanari esker.