Joseph Raymond McCarthy (1908ko azaroaren 14a, Grand Chute, Wisconsin – 1957ko maiatzaren 2a, Bethesda, Maryland) estatubatuar politikari bat izan zen. Wisconsin estatua ordezkatuz Estatu Batuetako Senataria ere izan zen.
Bere senatari denboraldian zehar Estatu Batuetako zinema, gudarostea zein herri-administrazioko jende ugari ikertu eta horietako askori komunistak edo sobietar espioiak izatea leporatu zien. Gertaera honi Sorgin Ehiza deitu zitzaion eta herrialde honetako historiaren denboraldi honi McCarthyismo deritzo.