Juan Sebastian Elkano | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Getaria, 1486 | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Ozeano Barea, 1526ko abuztuaren 4a (39/40 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: eskorbutoa | ||
Familia | |||
Aita | Domingo Sebastian Elkano | ||
Ama | Katalina Portu | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Bikotekidea(k) | |||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina Euskara arkaikoa gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | esploratzailea eta itsasturia | ||
Parte-hartzailea
| |||
Gradua | itsas ofizial | ||
Juan Sebastian Elkano[1] (Getaria, Gipuzkoa, 1486[2][3] edo 1487[4][oh 1] – Ozeano Barea, 1526ko abuztuaren 4a) XVI. mendeko itsastar euskalduna, ontzi-jabea, merkataria eta esploratzailea izan zen[5]. Munduari itzuli osoa eman zion lehen barku-kapitaina, itsas-historiako erreferentzia nagusietakoa da. Lehena, mendebalderantz irten eta ekialdetik etxeratzen.
Elkanok munduari itzulia eman ziola ezaguna den arren, Elkanori buruzko datuak gutxi dira. Historiografian eztabaida ugari sortzen du Elkanok, haren bizitza eta pentsamendua ezagutzeko jatorrizko iturriak urriak direlako. Esaterako, Espainian XIX. mendearen bigarren zatian hasi ziren bere inguruko lehen biografiak idazten, hiru mendetako hutsunearen ondoren. Euskal kostaldean bere memoriak bizirik iraun du eta gaur egun ere bere izena daramate hainbat erakunde, kale, jatetxe eta ekimenek.
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found