KDE | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1996 |
Azken bertsioa | 6.0.0 (Frameworks) |
Honen izena darama | Common Desktop Environment (en) |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C++ |
Maskota | Konqia eta Katiea |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
www.kde.org | |
KDE, batez ere Unix-moduko sistemetarako mahaigain ingurunean oinarritutako proiektu librea da[1]. Mahaigainaz gain KDE proiektuak hainbat programa eta azpiproiektu garatzen du, hala nola, KDevelop, software garapen tresna eta KOffice, bulego programa. Qt liburutegian oinarritzen da. Hasieran liburutegi hau X11 plataformarako zen GPL soilik, baina Qt 4 plataforma guztietarako argitaratu zen GPL. Honek KDE programak Mac OS X eta Microsoft Windows-era egokitzeko aukera ematen du.
"K" hasieran "Kool" esan nahi zuen, CDE-rekin hitz jokoa eginez, CDE Common Desktop Environment esan nahi baitu. Dena den, laster esanahia aldatu egin zen bakarrik "K" izateko, L-ren aurretik lehen hizkia alfabeto latinoan (L Linux-engatik). 2009an KDE ezin zela akronimorik izan erabaki zen, Windows eta OS X-era egokitzearekin, eta Amarok bezalako hainbat programa ezagunekin, KDE ez zen harrezkero mahagain soila.
Proiektuaren maskota Konqi izeneko dragoi berde bat da. Konqi hainbat aplikazioetan aurki daiteke, adibidez "KDE-ri buruz" leihoan.