Kalkutako Unibertsitatea | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | কলিকাতা বিশ্ববিদ্যালয় eta University of Calcutta |
Mota | Unibertsitate publikoa |
Herrialdea | India |
Jarduera | |
Kidetza | e-ShodhSindhu (en) |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 5.500 |
Ikasle-kopurua | 22.520 |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 1857ko urtarrilaren 24a |
Sortzailea | Alexander Duff (en) |
webgune ofiziala |
Kalkutako Unibertsitatea (bengaleraz: কলিকাতা বিশ্ববিদ্যালয়; ingelesez: 'University of Calcutta') Indiako unibertsitate publiko kolegiatu bat da, Mendebaldeko Bengalan dagoena. 1857ko urtarrilaren 24an sortu zen, eta Asiako lehen diziplinarteko eta Mendebalde-estiloko erakundea da. Bere jurisdikzioa Bengalako mendebaldeko barruti batzuetara mugatzen da. Indian, "Bost Izarreko Unibertsitate" gisa ezagutzen dute, eta Ebaluazio eta Egiaztapenerako Kontseilu Nazionalak (NAAC) "A" mailarekin sailkatzen du. Kalkutako Unibertsitateak "arlo partikular batean bikaintasun-potentziala duen zentroa" eta "bikaintasun-potentziala duen unibertsitatea" estatusak jaso zituen, Unibertsitateko Beken Batzordeak emanda (UGC).
Unibertsitateak hamalau campus ditu guztira, Kalkuta hirian eta inguruetan banatuak. 2020az geroztik, 151 ikastetxe eta 21 institutu eta zentro biltzen ditu. Unibertsitatea zazpigarrena izan zen Indiako 2020ko Unibertsitate Rankingean, Indiako Gobernuaren arabera.
Unibertsitate honetako ikasle ohi eta irakasleen artean pertsona ezagun asko daude: hainbat estatuburu eta gobernuburu, gizarte-erreformistak, artistak, Indiako Akademiaren saria eta Dirac domina irabazi duen bakarra, Royal Societyko kideak eta Nobel saria jaso duten bost kide (Kopuru handiena Hegoaldeko Asiako unibertsitateen artean). Hauek dira Nobel saridun horiek: Ronald Ross, Rabindranath Tagore, C. V. Raman,[1] Amartya Sen eta Abhijit Banerjee. Unibertsitatean Hautapen-Proba Nazionala gainditzen duten ikasle-portzentaje handiena du. Kalkutako Unibertsitatea Nazio Batuen Eragin Akademikoko kide da.